
Hondakinen Prebentziorako Europako Astea dela eta, aurten “REPIZTU” lelopean hasiko da kontsumitzaileak aldaketaren eragile gisa kontzientziatzeko eta hezteko sentsibilizazio-kanpaina.

Horretarako, REPIZTUn familiak dibertimenduaren bidez sentsibilizatzea proposatzen dugu:
Escape Room ibiltari bat, edukiontzi batean aurkezten dena, non, birziklapenaren bidaiariaren gelan murgilduko gara. Hainbat proba dibertigarri aurkituko ditugu, eguneroko ohiturei buruz hausnartzera eramango gaituen istorio batekin batera, familian une batez gozatzen dugun bitartean.
Escape room

Baina, non egongo gara? Edukiontziak Bizkaiko eskualde guztietatik bidaiatuko du. Jarraian, datak eta kokapenak zehazten ditugu.
-
Azaroaren 19tik 27ra
Bilbo
-
Abenduak 2 eta 3
Sopela
-
Abenduak 9 eta 10
Mungia
-
Abenduak 16 eta 17
Gernika-Lumo
-
Abenduak 20, 21 eta 22
Durango
-
Abenduaren 27, 28 eta 29an
Balmaseda
-
Urtarrilaren 3, 4 eta 5ean
Barakaldo