ECOLEC Fundazioak, #GreenShop puntuen bidez, bere balio-bizitzaren amaieran tresna elektriko eta elektronikoak zuzen birziklatzen laguntzen dizu.
Lehengaien eskasia dagoen testuinguru geopolitiko batean, tresna elektriko eta elektronikoetan hondakin bihurtzen diren metalak eta plastikoak aprobetxatzea aukera bat da mikroekonomia lineal bat aldatzeko, ekoizpenean, kontsumoan eta botatzean oinarritua, ekonomi zirkular batean, aipatutako aparatuetan dauden materialei bigarren bizitza bat emanez.
Gailu elektriko eta elektronikoen hondakinak (GEEH) behar bezala botatzeko garbiguneetara joateaz gain, #GreenShop guneetara ere jo dezakezu, hurbileko etxetresna elektrikoen dendetara, tresna elektrikoak eta elektronikoak balio-bizitzaren amaieran entregatzeko. #GreenShop puntuak jasangarritasunarekin, ekonomia zirkularrarekin eta GEEHen birziklatze zuzenarekin kontzientziatutako establezimenduak dira.
Zure etxetik hurbilen dagoena https://www.programagreenshop.es/ helbidean aurki dezakezu. Bizkaian 26 puntu daude #GreenShop. #EginBatBirziklapenArduratsuarekin!