Zertan gabiltza?

Bizkaiko Foru Aldundiak hondakinen prebentzioan eta birziklatzean oinarritutako ihes room bat jarri du martxan, eta ekimen horrekin bat egiten du Hondakinen Prebentziorako Europako Astearen ospakizunarekin (EWWR ingelesezko sigletan).

Horretarako, salgaiak garraiatzeko edukiontzi bat berrerabili da, pista-joko hau garatuko den espazio gisa egokituz. Pistak sorkuntza murriztean eta tresna teknologikoak berreskuratzean datza, baita zeharka hondakinen frakzio guztiei buruzko erreferentziak sartuko dira.

Pistak jarraituz eta enigmak ebatziz, ibilbidearen amaierara iristen da, eta QR kode bat duen iman bat jasotzen da sari gisa, tresna elektriko eta elektronikoen sorrera murrizteari eta berreskuratzeari buruzko informazio praktikorako sarbidea duena.

Hasiera batean, edukiontzia Bilbon jarri zen, EWWRren ospakizun ofizialarekin batera, eta abenduaren 2an eta 3an bigarren geldialdia egin du Sopelan, % 100eko partaidetzarekin.

Hauek dira Escape roomak igaroko dituen lekuak:

Mungia (abenduak 9 eta 10)

Gernika-Lumo (abenduaren 16tik 17ra)

Durango (abenduaren 20tik 22ra)

Balmaseda (hilaren 27tik 29ra)

Barakaldo (urtarrilaren 3tik 5era)

Zuen zain dago!

Comment
Name
Email

Información básica sobre protección de datos Ver más

  • Responsable: Dirección General de Medio Ambiente.
  • Finalidad:  Moderar los comentarios.
  • Legitimación:  Por consentimiento del interesado.
  • Destinatarios y encargados de tratamiento:  No se ceden o comunican datos a terceros para prestar este servicio.
  • Derechos: Acceder, rectificar y suprimir los datos.

Esta web utiliza cookies propias para su correcto funcionamiento. Al hacer clic en el botón Aceptar, acepta el uso de estas tecnologías y el procesamiento de tus datos para estos propósitos. Más información
Privacidad